domingo, 23 de noviembre de 2014

AURKEZPENA

AÑORGA KULTUR ETA KIROL ELKARTEA 1922an sortu zen, añorgatar atleta gazteek auzoko izena kirol munduan zabaldu zezaten. Hasiera batean Club Deportivo Añorga izena hartu zuen baina 80. hamarkadan izena aldatzea erabaki zen.

Gaur egun elkarteak 450 bazkide ditu eta 1.000 kirolari federatuak bakoitza bere sailean; futbola (mutilak eta neskak), pelota, saskibaloia, mendia, triatloia...
Horretarako elkarteak hainbat instalakuntza ditu, hala nola, Rezola futbol zelaia 1949an inauguratua izan zena. Aipagarria da batez ere 1948.urtean sortutako frontoi estalia, estalki hau Eduardo Torroja injenieroak egin zuena eta lan hau injeneritza lan esanguratsuenetariko bat bezala dago izendatua. Gainera, elkarteak badu ere kultur instalakuntza, horren adibide da Antxon Ayestaran Kultur Etxea.
Aipatzekoa da baita ere elkarteak kultur mailan egiten duen lana eta horren adierazgarri da Arkaitz Añorgako Dantzariak euskal dantza taldea.

Bukatzeko, ezin dugu ahaztu elkarteak auzoan egiten duen lana, elkartea baita askotan auzoko bizitzaren erdigune.

Pilota eskolaren sorrerari dagokionez, esan daiteke duela 65 urte inguru sortu zela. Gaur egun pilota elkarteaz arduratzen direnak duela hamar urte hartu zuten pilota eskola beraien ardurapean eta ordutik añorgako pilota eskolari bultzada handia eman zaio eta geroz eta ume gehiago gerturatzen zaizkie beste herri batzuetatik datozenak.







20 comentarios:

  1. Lan bikaina benetan, oso ondo biltzen duzu añorgako informazio garrantzitsuena testu labur honetan, zorion beroak maddalen.

    ResponderEliminar
  2. Ebaluazio irizpideen arabera, oso ondo dago Añorgako pilota elkarteari egindako blog hau. Izan ere, blogaren diseinua oso txukuna da eta oso erraz aurki daiteke behar den informazioa, dena atal ezberdinetan bilduta baitauka. Bestalde, puntu bakoitzak ondo erantzuten dio dagokion galderari, zehaztasunez, argitasunez eta euskara ondo erabiliz, hau da, ortografia zainduz eta aberastasun handiarekin. Bloga sakon aztertu ondoren, ikus daiteke informazio iturri ezberdinak erabili dituztela, elkarrizketak pilotariekin (Nahiz eta bideoa ezin izan dudan ireki), instalazioen azterketa eta bertatik argazki eta bideoak jartzea (Beraz, ikten erabilpen egokia), artikuluak ere erabiltzen ditu, izan ere, pilotarien inguruan hitz egiten dutenean, wikipediatik lortu dute informazioa. Honetaz gain, kartelera eta emaitzak ipintzeko, beste web orrialde batzuk bisitatu dituztela ikusten da. Kolaborazio lana izan dela erakusteko, talde argazki bat ageri da.
    Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez, modalitate bakarra zegoenez ez dute asko zehaztu beharrik izan. Instalazioei buruz, bi instalazio bisitatu dira eta haien argazkiak eta deskribapena oso argi jarri dute. Oso ondo dago.10ekoa zuentzako!

    ResponderEliminar
  3. 1.-EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK:
    -Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte, hala nola, elkarrizketak eta web guneak.
    -Aurkezpenari dagokionez argia da eta nahiko zehatz idatzia dago.
    -IKT-tresnak erabili dituzte, hala nola, argazkiak eta bideoak.
    -Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, eta erakargarria da. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera (Sarrera, elkartea, berriak...)
    -Kolaborazioari dagokionez, taldekide guztien parte hartzea antzematen da, batez ere argazkietan.
    -Hizkuntzaren aberastasun eta kalitateari dagokionez, esan beharra dago, hainbat akats aurkitu ditudala sarreran, (1000 kirolari federatu(ak)), esaldi batzun ordena… baina orokorrean ongi dago.
    2.-EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK:
    -Hainbat instalazio bisitatu dituzte eta nahiko argi aurkeztu dira. Historia ez dute azaldu, baina bertan jokatzen diren jokamoldeak aipatu dituzte.
    -Klub/eskolan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta klub/eskolatik gertu dauden ikastetxeen kopurua eta tipologia ez da zehazten.
    -Giza baliabideak ez dira zehazten, hala ere, entrenatzaileen inguruko informazioa aipatzen da.
    -Añorgako gazte egunari buruz hitz egiten du, eta jendea erakartzeko antolatzen dituzten txapelketei buruz ere zerbait aipatzen du.
    3.-KALIFIKAZIOA:
    Bloga diseinu, erakargarritasun eta argitasunari dagokionez, oso ondo dago. Nire ikuspuntutik, gehiago landu beharko zuten informazioa, kasu batzuetan falta egiten delako. Baina orokorrean oso blog polita eta erabilgarria egin dute. Nire kalifikazioa 7,8koa da.

    ResponderEliminar
  4. 1.- Informazio iturriei dagokionean 3 iturri baino gehiago erabili dituztela ikus daiteke, informazioa ere txukun eta aurkitzeko erraza dela iruditzen zait. Garatu den gaiaren inguruan aritu direla ere ikusten da naiz eta Festen arlo hori ez dakit ondo zergatik txertatu duten blogean. Hainbat IKT ere erabili dituzte; bideoak, argazkiak, musika (ideia polita),… Baina hizkuntza aldetik akats batzuk aurkitu ditudala ere esan beharra daukat.
    2.-Ebaluazio irizpide zehatzetan sartu ezkero egia da ez dudala aurkitu zein jokamoldetan jolasten duten zehatz mehatz jarrita. Instalakuntzen gaia ordea oso jorratua dagoela ikusten da deskribapen, argazki eta bideoekin. Materialari buruz ere esplikazio txiki bat badago. Pilota elkarteko kide kopurua eta zein adinetara zuzendua dagoen ere ikus dezakegu. Klubak sekzio ezberdin batzuk ere aipatzen dira eta klubaren aipu orokor bat ere jarri dute. Luberri eta Amasorrainekin kontaktua dutela aipatzen da naiz eta ez den ikastetxe hauen deskribapenik egiten eta klubak umeak erakartzeko burutzen dituzten ekintzak oso ondo deskribatu dituzte.
    3.-Honenbestez nik uste dut lan polita egin dutela naiz eta aspektu batzuetan beti dagoen zer edo zer hobetzeko 8 bat emango diet.

    ResponderEliminar
  5. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  6. Iepa talde!
    1.Blogaren diseinua oso polita geratu da. Landu dituzten atalak oso argi ikusten dira, erabiltzaileek ez dute arazorik izango blog-a ikustean, arin aurkitu daiteke informazioa. IKT-tresnez baliatu dira. Instalazioak ikusteko grabaketak oso ondo daude. Argazkiak pobretsu, ondo egongo lirateke bertako pilotarien argazki batzuk. Informazioa iturri desberdinetatik jaso dutela argi dago, kultur eta kirol elkarteen informazioa adibidez. Erabilitako idazkera aberatsa da, akatsik gabea. Zerbait aipatzekotan, esan behar dut testuak luzeegiak iruditu zaizkit. Informazio garrantzitsua letra beltzez edo izenburuen falta somatu dut. Adibidez entrenatzaile sailean dena paragrafo batean dago, ondo legoke entrenatzaileak izendatzea .
    2.Sarrera oso ondo dago, irakurleak imagina dezan Añorga bezalako herri txiki batean aurki daiteen elkartea(kokapena eta tipología adieraziz), baina pilota eskola berari buruz informazio gutxi dago. Ulergarria da elkarte txikia izateran informazioa urriago dela. Giza baliabide eta materialaren inguruko informaziorik ez da azaltzen. Berriak ere ez dituzte asko aurkitu. Klub-aren helburuak ondo markatzen dituzte. Txapelketaren baten berri ere izan dezakegu eta babesleak zeintzuk diren adierazten digute. Elkartearekin harremanetan jartzeko aukera zuzen hori, asko gustatu zait. Nahiz eta elkartea txikia izan eta informazio gutxi eduki, lan ona egin duzue talde!
    3.Kalifikazioa: 8,5
    4. Laiene Menika ( Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua, 1.maila )

    ResponderEliminar
  7. AÑORGAKO PILOTA ELKARTEA

    Jarraian, talde lanean eginiko Añorgako pilota elkarteko blogeko ebaluazio irizpideen azterketa egingo dut.
    1. Ebaluazio irizpide nagusiak:
    -Datuak jasotzeko iturri ezberdinei dagokienez, ikusten da elkarrizketak egin dituztela informazioa lortzeko eta datuak jasotzeko eta horren adibide da Mikel Maizari eginiko elkarrizketa, pilota eskolako arduraduna. Web guneak ere erabili dituzte eta beste elkarrizketa batzuk ere egin dituzte.
    -Aurkezpenari dagokionez oso blog antolatua da. Datuak era oso argi batean daude jarrita eta blogean sartuko den edonori erabiltzeko erraza suertatuko zaio. Ipinitako botoi bakoitzean gaienera eskatutako informazioa atxikitzen zaio eta era argi batean adierazi dute informazio astun asko jarri gabe eta egokia dena eta ez beste ezer jarriz.
    -IKT tresnak erabili dituzte, bai bideoak, bai argazkiak eta musika eta guzti jarri diote blogari, oso erakargarria zentzu guztietan.
    -Diseinua ere aurkezpena bezala bikaina da, oso ona. Gauzak antolatuta eta argi adierazten dira. Klubeko ume gaztetxo batek erabiltzeko modukoa, oso aproposa.
    -Kolaborazio lana izan dela ere ikus daiteke, instalazioak bisitatu dituzte eta horren ebidentzia aurkitzen dugu argazki batean. Gainera klubean txapeldun gelditu diren ume batzuei eginiko berri bat txertatu dute eta hori egiteko ume elkarrizketatu izan behar dute denen aretan.
    -Erabilitako hizkuntza egokia da ulergarria oso eta argia. Hala ere badago ortografia akatsen bat, baina orokorrean oso ongi dago.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzak:
    -Hainbat instalazio bisitatu dituzte, klubeko historia azaldu dute, sorrera, nola hasi ziren pilota eskola osatzen etb. Datu hauek oso ongi zehaztu dituzte hasieran argitasunez eta eskupilota jokamoldea jokatzen dela ere ongi azaldu dute.
    -Ikastetxeak ere aipatzen dituzte nahiz eta asko ez zehaztu haiei buruz. Luberri eta Amasorrain aipatzen dituzte.
    -Klubaren inguruko informazio zehatza ematen da, entrenatzaileak, pilotariak, instalazioak, baina atal batzuetan informazio hori pixka bat eskasa da. Jendea erakartzeko ekintzak ere aipatzen ditu hala nola Añorgako gazte eguna.
    3. Kalifikazioa
    Orokorrean oso lan ona egin dute nire taldekideen eta gustura irakurri dut bloga. Nire nota 9 bat da, dena oso argi ikusten delako eta eskatutakoa primeran betetzen delako.
    4. Ane Lore Nazabal (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)

    ResponderEliminar
  8. 1. EBALUAZIO IRIZPIDE OROKORRAK:
    Hasteko, informazioa hainbat toki desberdinetatik hartu duzuela asmatzen dut, ze informazio pila bat duzue, baina hori bai, oso ongi antolatua. Aurkezpena, nire ustez, ikusi dudan hoberenetarikoa da, sartu bezai pronto abestia daukagu, informazioa ongi egituratua inrudi askoren errefortzuarekin... IKT tresnei dagokionez ondo, irudi pila eta bideo baten bat dago (igual baten bat gehiago ez zen gaizki egongo, baina ondo dena den), blogare diseinua erabat erakargarria, lehen aipatu dudan bezala musika daukagu, baita abestia gelditzeko aukera eta diseinu erabat erraza erabiltzeko. Hizkuntzaren aldetik ondo, ez dut inongo akatsik aurkitu, euskara menperatzen duzuela ikusten da.
    2.EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK
    Instalazioen, materialen eta dena delakoen informazio ugari ematen duzue eta ez da ezer faltan botatzen. Gainera asko gustatu zait sare sozialen atala, detaile polita izan da.
    3.NOTA: 10 bat zeuentzat, zorionak!!
    4. Arkaitz Garbisu Hualde (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak)

    ResponderEliminar
  9. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  10. Oso blog interesgarria iruditu zait. Datuak jasotzeko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, bi elkarrizketa egin dituzte eta interneteko web guneak erabili dituzte informazioa osatzeko. Eduki guztiak argi irakurri daitezke eta erakargarria iruditu zait txukuntasunagatik eta informazioa aurkitzeko erraztasunagatik. Bideo eta argazki ugari ageri dira, gainera guztien parte hartzea ziurtatzen duen argazki bat ageri da sarreran. Hizkuntzaren kalitatea egokia da, idatzitako guztia ulergarria da eta galdera guztiak jorratzen ditu. Nire kalifikazioa: 9.5

    Maialen Begoña Alvarez, Jarduera fisikoa eta kirolaren zientziak fakultateko 1.maialako ikaslea.

    ResponderEliminar
  11. AÑORGAKO PILOTA ELKARTEA
    1. Blogaren presentazioa hoberenetarikoa, oso txukun eta informazioa topatzeko oso erraz, irakurtzeko gogoa ematen duen blog bat da. Informazioa aldetik egoki ikusten dut, bideoak eta argazkiak tartekatuz, baina faltan botatzen dut elkarrizketaren bat edo beste eta klubeko jendearekin hitz egin izana bloga egiteko. Horrela bertan lan egiten duen baten esperientzia sartuz gero lehenengo atal hau oso ondo betea ikusten dut.
    2. Elkartearen antolaketari buruzko galderak oso ondo bete dira, ze pilotarik parte hartu dezaketen, kokapena, jarduerak eta abar... Bloga irakurtzen duen edonork ondo ikusiko du antolaketa egoki baten bidez. Baina elkarrizketa falta dira, jakintza duen jendearekin hitz egitea beraien iritziak ezagutzeko eta baita ere iruditzen zait euskal pilota ez duela guztiz ondo azaltzen.
    Kalifikazioa: 8,5
    Paul Arrieta, Jarduera fisikoa eta kirolari aplikatutako zientzia 1. maila

    ResponderEliminar
  12. Blog honen lehenbiziko begirada eman ondoren, erakargarria dela esan beharra dago. Musika dauka, irudiak aproposak dira eta diseinua ere erabat txukuna da. Hainbat IKT tresna asko erabili dituzte eta ikusleentzat hori oso lagungarria da. Horrez gain, informazio dexente dago informazio iturri desberdinak erabili dituzte. Honi sinesgarritasun gehiago emateko, hainbat elkarrizketa egin dituzte. Alor guztiak landu edo aipatu dituzte eta modu ordenatuan jarrita ageri dira. Horrez gain, ortografia lana oso txukuna da eta modu egokian idatzita dago bertako informazioa.
    Jokamolde nagusiaren azalpena egin dute, kasu honetan eskupilota. Agian informazio zehatzago bat falta zaio edo horren falta somatu dut, baina informazio orokorra eta beharrezkoa dena bertan argi agertzen da.
    Laburtuz, bloga edozein erabiltzailek erabiltzeko oso aproposa da, erraz aurkitzen baita bilatu nahi den informazioa. Gustora irakurri dut eta ez zait astuna egin. Ondorioz, nire kalifikazioa 8.5 ekoa da.
    Josune Odriozola (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1go maila)

    ResponderEliminar
  13. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira eta nire ustez, aurkezpena argia da. Hainbat argazki eta bideo jaso dira eta haietako batean blogaren arduradunak agertzen dira taldekidetza nabarmenduz. Nire ustez hizkuntza aldetik ulergarria da eta ez ditut akatsik aurkitu.
    Ales Ugarteburu, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1.mailako ikaslea.
    Halere, ez da zehazten ea zer baldintzak bete behar diren klubean parte hartzeko (adibidez elbarrituak). Gainera, albisteak nahiko zaharkituak eta gutxi daude (2004koak) eta eguneratzea gomendatzen dizuet.
    Informazio aldetik, dagoena oso ongi dago baina pixka bat eskasa, adibidez takoak nola jartzen diren edota eskuak nola berotu behar diren azaldu dezakezue.
    Baina orokorrean bloga gustatu egin zait eta nire nota 8koa izango da.

    ResponderEliminar
  14. Blog erakargarria da, gauzak txukuntasunez eta argi erakusten dituena. Edozein informazio aurkitzea erraza da eta informazio iturri anitz erabili dituzte blogeko informazioa eskuratzeko, adibidez elkarrizketa, beste web orrialde batzuetan arakatu dute, estekak... Bideoak nire ustean interesgarriak eta lagungarriak izaten direla informazio gehigarria modu desberdin baten aurkezteko.

    Bigarren zati hau ere ondo bete dute blogean, instalazio desberdinak bisitatu dituzte eta bertako argazki ugari atera dituzte blogari itxura ona emanez. Instalazioak eta elkartea non dauden ondo zehazten dute eta baita ere nortzuk diren elkarteko arduraduna, beraz antolamenduaren aldetik lan ona egin dutela esan daiteke.

    Elkarrizketaren bat da nire ustez falta zaien bakarra bloga ondo betetzeko ikusi dudanagatik pilotari eta entrenatzaileren batekin hitz egin dute baina gero ez dute elkarrizketa bera erakutsi blogean.

    Kalifikazioa: 9

    Mikel Gurrutxaga, Jarduera Fisikoaren eta kirolaren zientzien 1.mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  15. - Blog oso txukun eta erakargarria dela uste dut. Alde batetik, erabilitako datuak nondik lortu dituzten adierazita ageri dira erreferentzietan. Beste alde batetik, blogaren diseinua oso ondo pentsatutakoa da azpimultzoak aurki ditzakegulako izenburu nagusi bakoitzaren barnean. Honek bloga erakargarriagoa eta ordenatuagoa egiten du. IKT-tresnen erabilera egokia da argazki eta bideoak erabili dituztelako elkarteari buruzko informazioa ezagutarazteko. Informazioa azaltzeko erabilitako euskara maila bikaina da, akatsik gabekoa. Gainera, sarrerako argazkian partaideak batera agertzen dira kolaborazio lana dela bermatuz.
    - Irizpide denak betetzen ditu. Adibidez, hurbileko eskolei eta instalazioei buruzko informazio zehatza eskaintzen du.
    - Aurreko dena kontuan hartuz, nire kalifikazio 9,5 da.
    - Martin Agirregabiria Padilla (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien lehenengo mailako ikaslea)

    ResponderEliminar
  16. Informazio oso ona jaso duzue galderaren bat erantzutea ahaztu duzuen arren. Iturri desberdinak erabili dituzuen arren, baten bat falta zaizuelakoan nago; aurkezpena oso argia da; IKT-tresnak erabili dituzue; blogaren diseinua oso egokia dela uste dut, eta abestiena oso ongi dago, errepertorio zabalagoa jar zenezaketen arren….; kolaborazio lana egokia izan da; eta hizkuntzaren kalitatea egokia izan da.
    Horregatik guztiagatik, nire nota 8,5 da.
    Haritz Jamar Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1. maila

    ResponderEliminar
  17. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  18. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  19. 1. EBALUAZIO TAULAKO IRIZPIDE NAGUSIAK

    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinen erabilera: elkarrizketak, webguneak eta bisitak.

    • Aurkezpenaren argitasuna: testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia ( nahiz eta nire ustez beharrezkoak ez diren gauzak dauden: musika, erlojua, bisita kontagailua eta festen atala) eta galderari erantzuten dio.

    • IKT tresnen erabilera: bideoak ( nahiz eta elkarrizketarena ez den ikusten) eta argazkiak.

    • Blogaren diseinua: erabilterraza, argia, ordenatua eta erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera ( sarrera, elkartea,...).

    • Kolaborazio lana: argazkietan agertzea.

    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea orokorrean.

    2. LANAREN ARABERAKO EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK

    Ondorengoak zehaztu dira:

    • Eskolaren kokapen, tipologia eta ibilbide historikoa.
    • Erabiltzaileen ezaugarriak.
    • Gertu dauden ikastetxeen kopurua ( nahiz eta ez den tipologia zehazten).
    • Instalazioen kopurua eta tipologia ( erabilera ordutegia erabiltzaile motaren arabera).
    • Giza baliabideak.
    • Material baliabideen tipologia eta kopurua.
    • Helburuak.
    • Jarduera motak eta kopurua nahiz eta ez den ekite esparrua zehaztu.
    • Erabiltzaileak erakartzeko jarduerak.
    • Talde motaren arabera erabiltzaile ezberdinak antolatzeko modua.
    • Ekitaldiak.
    • Bestelakoak ( harremanetan jartzeko moduak, argazkien galeria, intereseko erreferentziak edo estekak, kartelera, emaitzak eta albisteak).

    3. KALIFIKAZIOA: 9

    Gehien gustatu zaidana Añorgakoa aukeratu izana izan da bertan familia daukadalako. Bestalde, nik fondoa aldatuko nuke zuria pixkat sosoa iruditzen zait eta. Baina, laburbilduz, lan bikaina eta zoriontzeko modukoa!

    Jon Aizpurua Etxezarreta (JFKZ Graduko 1.go mailako euskarako ikaslea)

    ResponderEliminar
  20. • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea: Wikipedia, argazkiak eta elkarrizketak dira informazio iturriak.
    • Aurkezpenaren argitasuna: zuzena eta ulergarria, bereziki antolatua.
    • IKT-tresnen erabilera: argazkiak eta bideoak daude ikusgarri.
    • Blogaren diseinua: ordenatua oso. Detaile polita musikarena.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: adierazpen aberatsa eta zuzena, ortografia hutsik gabea.

    Ondorio bezala, bikain dagoen blog bat iruditzen zait oso konplexua orden aldetik, baina ez galtzeko modukoa. Erabilerreza, aholkugarria eta irizpideak zehaztasunez betetzen dituena. Nik 9,5ekoa jartzen diot. Puntazoa musikarena!!!!

    ResponderEliminar