AÑORGA KULTUR ETA KIROL ELKARTEA 1922an sortu zen, añorgatar atleta gazteek
auzoko izena kirol munduan zabaldu zezaten. Hasiera batean Club Deportivo
Añorga izena hartu zuen baina 80. hamarkadan izena aldatzea erabaki zen.
Gaur egun elkarteak 450 bazkide ditu eta 1.000 kirolari federatuak bakoitza bere sailean; futbola (mutilak eta neskak), pelota, saskibaloia, mendia, triatloia...
Horretarako elkarteak hainbat instalakuntza ditu, hala nola, Rezola futbol zelaia 1949an inauguratua izan zena. Aipagarria da batez ere 1948.urtean sortutako frontoi estalia, estalki hau Eduardo Torroja injenieroak egin zuena eta lan hau injeneritza lan esanguratsuenetariko bat bezala dago izendatua. Gainera, elkarteak badu ere kultur instalakuntza, horren adibide da Antxon Ayestaran Kultur Etxea.

Aipatzekoa da baita ere elkarteak kultur mailan egiten duen lana eta horren
adierazgarri da Arkaitz Añorgako Dantzariak euskal dantza taldea.
Bukatzeko, ezin dugu ahaztu elkarteak auzoan egiten duen lana, elkartea baita askotan auzoko bizitzaren erdigune.
Pilota eskolaren sorrerari dagokionez, esan daiteke duela 65 urte inguru sortu zela. Gaur egun pilota elkarteaz arduratzen direnak duela hamar urte hartu zuten pilota eskola beraien ardurapean eta ordutik añorgako pilota eskolari bultzada handia eman zaio eta geroz eta ume gehiago gerturatzen zaizkie beste herri batzuetatik datozenak.